Hilaren azkenean Txitxiburruntzi jaiaren bigarren edizioa aurkeztuko du gaur iluntzean Berbalamiñek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 30a, 17:54

Berbalamiñe Leioako euskera elkarteak eskualdeko euskaltzale eta auzokideei deitu die aurten hainbat talderekin batera antolatutako Txitxiburruntzi egunean ateratako argazkiak ikustera eta datorren urteko Txitxiburruntziko proposamena ezagutzera eta ekarpenak egitera. Ekitaldia gaur, azaroak 30, egingo da, arratsaldeko 8etan, Berbalamiñeren egoitzan, hots, Leioako Iturribide kaleko 6. zenbakian, beheko aldean. Berbalamiñek aurreratu duenez, jaia “ekaina aldean” ospatuko da eta haien asmoa urtero ospatzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun