Gabonen ostean hasiko dira Salsidun arrapalak jartzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 30a, 18:06

Algortako Salsidu kaleko arrapala mekanikoak eraikitzeko lanak lehiaketara aterako dira, hemendik gutxira, Getxoko Udalak; dagoeneko esku artean duen proiektua gaur goizean aurkeztua izan ondoren. Lanen aurrekontua 2.150.000 euro ingurukoa izango da eta datorren urteko martxoan hasi eta urrian amaitzea espero dute tokiko agintariek. Proiektuak kale horretara eta, Julio Caro Baroja- Getxo I institutura sartzeko gurutzebidean, biribilgunea egitea ere aurreikusten du. Dagoeneko aginduta daude lanak eta "Gabonak igaro ondoren hasiko dira", jakinarazi dutenez. Argazkian, Bidezabalgo arrapala mekanikoak.

Arrapala eskuineko espaloian hasiko da Iturgitxi kaleraino. Hor, oinezkoentzako pasabidetik ezkerrera jo, eta hortik jarraituko da arrapalak Villamonteko sarreraraino. Garage batzuetan sartu ahal izateko tokia ere utziko dute eta, horregatik, "arrapalak bederatzi zati izango ditu", Iñaki Zarraoa alkateak aurreratu duenez. “Horrek zaildu eta garestitu egiten du lana baina aurreikusita zegoen”, gaineratu du udal agintariak. Bere ustetan, “inguruko auzokideek aspalditik espero zuten egitura da, Algortako beheko eta goiko aldeak lotuko baititu eta metroko geltokira heltzea ere erraztuko baitu”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun