“Ezintasunen bat duten lagunak trebatu eta horien lan beharrei erantzuna ematearekin batera, trebakuntza teknika egokituak ezarri nahi ditugu; lana lortzeko zailtasunik handienak dituzten kolektiboetan, arlo digitalean dagoen hutsunea bete aldera”, gaur goizeko prentsaurrekoan, Iñaki Zarraoa alkateak azpimarratu duenez. Lan-orientazio eta motibazioa, heziketa eta praktikak izango dituzte Digitalanen parte hartzen dutenek. "Udal dokumentuen digitalizazioa landuko dute besteak beste, gure udalerria mota horretako ekimenen bitartez informazio gizartean parte hartzen aitzindaria baita", aipatu du Zarraoak. Txema Franco Lantegi Batuak elkarteko zuzendariak azpimarratu duenez, “teknologia berriek laneratze prozesuan eskaintzen dituzten aukera berriak sustatzea ere dugu buruan. Ildo horretan, trebakuntza eta laneko eskarmentua aldi berean jasoko dute ezintasunen bat dituzten pertsonek”.
Non izena eman?
Ekimenean urritasun físikoak edo zentzumenetakoak, adimen-zailtasunak eta lan edo trafiko istripu baten ondorioz ezintasun iraunkorra duten pertsonek hartu ahal izango dute parte. Informazio gehiago: Behargintza zentroan, Algortako Martin Deuna kaleko 17 zenbakian. Telefono zenbakia: 944660140 / e-posta: behargintza[a bildua]getxo.net.