Haurrentzako antzerki lan batekin jarraituko du bihar Gorlizko Euskararen Asteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 30a, 22:41

Horrenbestez, erdia jo du Gorlizko Euskararen Asteak. Atzo, Rosa Mª Martinezen “Ilargiaren lapurra” ipuina entzuteko aukera izan zuten Eloisa Artaza erakusgelan batu zirenek. Gaur, berriz, "Ez haiekin... ezta haiek gabe ere" izenbuuruko bakarrizketak antzeztu ditu Jon Urrazak. Eta bihar, haurrentzako antzerki saioa egongo da pilotalekuan: "Amama Pantxikeren altxor ezkutua" lana antzeztuko du pilotalekuan Zenbat Gara elkarteak, 19:00etan. Azkenik, larunbat eta iganderako, haurrentzako jolasak prestatu dituzte frontoian.

Abenduak 2, larunbata

11:30-14:00 / 16:30-20:00 Jolas Parkea, ludoteka, txapa tailerra, buztingintza, artile-eskumuturrekoak egiteko tailerra, eta abar.

Abenduak 3, igandea

11:30-14:00 / 16:30-19:30 Ludoteka, talo tailerra, buztingintza tailerra, baserritarren marionetak, eta abar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun