Iñaki de Juanaren aldeko mobilizazioa izango da arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 1a, 14:08

"Iñaki de Juana askatu!" lelopean, kartelada deitu du ostiral honetarako, abenduak 1, Algortan, Askatasunak. Horrela jakinarazi du Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak. Ordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. "Inor gutxik ukatzen du jada, Madrilgo auzitegi nazionala eta Parisko 14. sekzio antiterrorista, Euskal Herriaren kontra salbuespen neurri eta legeak ezartzeko guda tribunalak direla. Iñaki de Juana, iritzia emateagatik 12 urtetik gorako espetxe zigorra ezarri dion tribunal berbera, Batasunari nahiz beste eragile hainbati, politikan aritzea edo herritar ekimenak antolatzea debekatu eta zigor mehatxu bidez eraso etengabean dituen tribunal berberaz ari gara", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak.

Berriro ekin zion gose greba mugagabeari, azaroaren 7an, Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen aretoak 12 urte, 6 hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri eta gero. 2004ko abenduan "Gara" egunkarian kaleratu zituen bi artikuluetan Espainiako Espetxe Erakundeetako bost arduraduni De Juanak "mehatxu terroristak" egin zizkiela ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Albiste hori jakitean gose grebari ekin zion berriz Aranjuezko espetxean (Madril). Aurretik, De Juanak 63 eguneko gose greba eginda zuen abuztuaren 7tik urriaren 8ra, bere aurka egiten ari ziren "bidegabekeria" salatzeko. Joan den ostiralean, berriz, ospitalera eramana izan zen, "bere borondatearen kontra", Askatasunak salatutakoaren arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun