Gaur, abenduak 1, arratsaldeko 8etan hasita, autodeterminazioaren aldeko manifestazioa deitu du herrian Leioako Ezker Abertzaleak. Mobilizazioa Boulevarretik abiatuko da, eta herriko erdialdeko kale nagusietatik ibili ostean Plaza Gorrian bukatuko da. Bertan, manifestazioari bukaera emateaz gain, jaialdia antolatu dute. Besteak beste, taloak, trikitrilariak, euskal produktuen dastaketa eta All Jazz Era taldearen musika emanaldia egongo dira. Gaurko mobilizazio eta jaiarekin bukaera emango die herriko ezker abertzaleak azken hilabetean burututako ekimen ezberdinei: "7 plaza, 7 herrialde", kotxe-karabana, eta abar. Argazkian, Ertzaintzak Leioako Kurkudi herriko taberna miatu zuenean izandako kontzentrazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!