Harrezkero, Larrokak AEBetan izan duen ibilbidea beste lan berriekin sendotu zen. Horien artean, "Excalibur" eta "The Uncanny X-Men" (X patruila) nabarmendu behar dira. Bere lehen enkargu handia "Heroes Reborn" miniseriean izan zen; berari esker Chris Claremont gidoilari famatuarekin lan egin zuen "Fantastic Four" (4 fantastikoak) berriro abiatzeko helburuz. Bere etapa berri honetan, "Newuniversal"-en gidaritzan, Salvador Larrocak estreinako aldiz bere marrazkien tindatzea eta grisak egingo ditu, akabera fotoerrealista bat emanez, irakurle eta editoreak harrituz.
Atzera begira
Larrocaren bisitaldia dela-eta, bere ibilbideri buruzko atzera begirako erakusketa antolatu du Getxoko Komiki Azokak, gaur egungo lanen lagin oparo batez lagundua. Gainera, "Newuniversal"-en aurkezpenean, ilustratzaileak berak jendeari bere azken lanaren sormen-prozesu zaila azalduko dio, eta mundu mailako aurkezpeneko argitaratu gabeko irudiak erakutsiko ditu, kultur iturri getxoztarrek aurreratu dutenez. Aurkezpen horretan, Marvel Comics-en babesa izan zuen.
Eguneko ekitaldiak
"Newuniversal" lan berriaren aurkezpenaz gain, beste hainbat nobedade ere aurkeztuko dira bihar Areetan: Astiberri, Glenat, Planeta, Norma, Iced Lands, La Cupula, Domen eta Cabezabajo argitaletxeek bere azken argitalpenak ekarriko dituzte azokara. Gonbidatutako egileei dagokienez, honako hauek parte hartuko dute sinatze-txandetan: Juan Gimenez, Javier de Isusi, Phil Jimenez, Manel Fontdevila, Albert Monteys, Raquel Alzate, David Rubin, Sandra Uve, Paco Roca, Laureano Dominguez, Féelix Sabate eta Jose M. Berenguer. Halaber, mahai-inguruak eta zine-proiekzioak ere izango dira. Azkenik, "Cómics Made In Spain" liburua aurkeztuko du Koldo Azpitartek.