Ibilgailuei zabalik daude Sopelako Zabalbide eta Landa doktorea kaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 1a, 17:45

Dagoeneko bukatu dira Sopelako Zabalbide kaleari 12 metroko zabalera emateko lanak, udal iturriek jakinarazi dutenez. Besteak beste, bi metroko ezpaloi bana jarri dute ezker eta eskuinaldean; baita autoak aparkatzeko beste horrenbesteko eremu bakarra ere. Errepidea norabide da orain. Gaur zabaldu duten Landa doktorea kaleko zatian, berriz, hiru metro zabalago egin dute errepidea eta bi metroko ezpaloi eta aparkatzeko gune bana jarri dituzte. Horretaz gain, argiteria, hoditeria, bide-seinaleak, kanalizazioa eta argindarra, gasa eta telekomunikazioetako sareak berriztatu dituzte. Argazkia: Imanol Garai alkatea bera (erdian) egon da errepideak ibilgailuei zabaltzeko ekitaldian.

Imanol Garai alkatearen hitzetan, "udalerriko trafikoa arinagoa egiten lagunduko dute lanok. Era berean, paseatzeko ezpaloi zabalak izango dituzte auzotarrek". Udal iturriek gogoratu dutenez, Zabalbide eta Landa doktore kaleetatik, Loroñoko parkingera sartzeko aukera dago: "dohainiko aparkatzeko 82 toki ditu eta berdegune eta zuhaitzez inguraturik dago", gaineratu dutenez. Garairekin batera, Pedro Mª Zurbano Obra eta Zerbitzu zinegotzia, Jose Ramon Gil (udal ordezkaria baita), Ceferino Amarika HIrigintza, Obra eta Zerbitzu Saileko burua, Egberto de La Calle Herri Babes zuzendaria eta Oscar Morga lanak burutu dituen Morga enpresako ordezkaria izan dira gaurko ekitaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun