Ander Deuna ospakizunari ondo etorri omen zitzaion ikastetxe publikoetako greba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 1a, 18:34

Sopelako Udalak antolatuta, Barinatxe taldeko txistularien kalejirak eman zion hasiera atzo Ander Deuna egunari. Udaletxetik 11:00etan abiatu eta baselizara heldutakoan, dagoeneko bazen mezaren ordua. Ondoren etorriko ziren luntxa eta erromeria. Eguraldi onagatik akaso, asko izan ziren baselizara hurbildutakoak. Udal arduradunek adierazitakoaren arabera, ordea, "urtero baselizan meza entzutera joaten direnez gain, asko ziren inguruan zebiltzan umeak. Ikastetxeetan greba zegoenez, ahaide nagusiak lagundu zituzten Ander Deuna eguna ospatzera". Hainbat udal ordezkari ere egon zen bertan. Argazkian, meza osteko luntxa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun