Metro Bilbaok euskaraz “apaindu” ditu geltokiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 1a, 19:58

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, euskaraz idatzitako literatur lanen pasarteak itsatsi ditu geltoki guztietan Metro Bilbaok. Orotara, 104 eranskailu handi jarri dituzte Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Amaia Lasa Alegria edo Kirmen Uribe bezalako idazleen obra ezagunetako zatiekin. "Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean erakundetu zuten Euskararen Eguna, eta ordutik hona ekimen ugari bildu dira haren inguruan. Metroak bere geltokietan zehar zabaldu duena beste bat baino ez da. Metro Bilbaok gizartearekin duen ardura edo erantzukizunaren alorrean sartzen da", argitu dute konpainiako iturriek. Argazkian, metroko bezero bat Bernardo Atxagaren "Obabakoak" elaberriaren pasarteetako baten albotik igarotzen, Algortako geltokian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun