Segiren "zilegitasuna" aldarrikatu dute Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 4a, 17:49

"Independentzia eta sozialismoaren bidean... Segi borrokan eta antolakuntzan!" lelopean, 10 lagun bildu ziren, ordu erdiz, joan den ostiralean (abenduak 1), Itzubaltzetako Artatza-Romo institutuaren parean, Gaztesareak jakinarazi duenez. Gazte erakundearen "zilegitasuna" aldarrikatzeaz gain, "Auzitegi Goren faxistak euskal gazteriaren kontrako erasoa bertan bera uztearen beharra" azalerazi zuten bertan bildutakoek. Argazkian, Segik ostiralean deitutako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun