Xabi eta Fredi Payaren arteko buruz-burukoa izango da Euskaldunako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 4a, 19:19

Durangon igande honetan izan zen finalaurreko saioaren amaieran jakin ziren Bilboko Euskalduna jauregian, abenduaren 16an abestuko duten zortzi bertzolarien izenak. Kontuak kontu, Xabi eta Fredi Paya algortarrak ere izango dira, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final handian. Bestalde, eta Uribe Kosta eskualdean daukagun harrobi bikainari so eginez, Arrate Illaro Donibane Lohitzunen abestu zuen larunbatean, Hernandorena sariko laugarren kanporaketan. Algortarrak, baina, ez zuen finalerako txartelarik eskuratu. Azkenik, Oihana Bartra Itzubaltzetako bertso eskolako irakasleak bihar, abenduak 5, kantatuko du Oreretan, Xenpelar Sariko bigarren kanporaketan.

Atzoko finalaurrekoa Ibon Ajuriagogeakoak irabazi zuen eta gernikarra zuzenean sailkatu da finalerako. Arkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Algortako saioan lehenengoa, Xabier Paya (523,5 puntu), Onintza Enbeita (515,5 puntu), Etxahun Lekue (505,5 puntugaz), Igor Muniategi (505 puntu) eta, in extremis, Fredi Paya (501,5 puntu) izango ditu bertsolagun.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun