“Faxista sasikumeak” idatzi dute Areetako PPko egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 4a, 19:41

Getxoko PPk salatu du hainbat ezezagunek “Putos fascistas” (“Faxista sasikumeak”) erdarazko pintaketa egin dutela Areetako egoitzan. Graffitia gaur eguerdian agertu da bulegoko fatxadan eta Marisa Arrue zinegotziak (argazkian) “mehatxu”tzat jo du. Bere esanetan, “ez da lehenengo aldia alderdi demokratikook horrelako mehatxuak jasotzen dugula baina horrelakoekin ez dute gure indarra makurraraziko ezta Getxoko hiritar guztien eskubideak eta askatasuna defendatzen jarrai dezagun oztopatuko. PPtik gure herriaren alde lanean jarraituko dugu eta indarkeriazaleek ez dute gure indarrak ahultzea lortuko”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun