Gaur iluntzean ere "Bakerito"ren atxiloketa salatzeko mobilizazioa izango da Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 5a, 15:16

Berangoko Segi taldeak jakinarazi duenez, larunbatean eta igandean egiteaz gain, atzo ere burutu zen manifestazio bat Berangon larunbatean Frantzian atxilotutakoen askatasuna aldarrikatzeko, tartean bertako semea den Borja Gutierrez "Bakerito". Horrekin batera, gogoratu dute bertako auzokideek beste mobilizazio bat deitu dutela gaurko, helburu berarekin. Hitzordua Berangoko Gudarien enparantzan izango da, iluntzeko 8etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun