Arrasaten sortu zen euskal preso politikoen aldeko gose greba ibiltariak Euskal Herriko makina bat eskualde zeharkatu ostean txandaka jarraitu behar zuen larunbat honetan Uribe Kostako kideek ur botilen txanda hartu eta abenduaren 16an eskualdekoekin batera amaitu arte. Baina, jendea aurreikusita zeuden baino eskualde gehiagotan parte hartu nahi izan duela ikusita, ekimena luzatu egingo da eta abendu osoan zein urtarrilean garatuko da. Uribe Kostari dagokionez, bertako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra arte izango du txanda. Irudia: Lortu arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!