Urtarrilean zabalduko dute Erandioko film laburren lehiaketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 5a, 17:35

Erandioko Kultura, Gazteria eta Kirol Arloak jakinarazi duenez, maiatzaren bigarren astean egingo da Film Laburren Zinemaldiaren zazpigarren edizioa. Horretan izena emateko, berriz, urtarrilaren hasieratik apirilaren 23ra luzatuko da epea. Bitartean, argibideak eskatzeko aukera badute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Horretarako Kurtura, Gazteria eta Kirol Arloarekin jarri beharko dira harremanetan zinemagileak. Aipatu saila udaletxean bertan dago, hau da, Irailaren 23a plazan. Hala ere, telefonoz (944 890 140 / 946 025 891 / 946 025 899), faxez (946 025 892) edo e-postaz (gazteinfo[a bildua]erandioko-udala.net / kultura[a bildua]erandioko-udala.net) ere badago horretarako aukera. Argazkian, bi zinemagile gazte Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun