Erandioko Udalak 35.761.000 euroko aurrekontua kudeatuko du 2007an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 5a, 17:22

Erandioko Udalak 35.761.000 euroko aurrekontua onartu du 2007ko urtealdirako, 10.652.100 euroko inbertsioarekin. Besteak beste, zenbate hauek nabarmendu dituzte udal arduradunek: 1.700.000 euro aurreikusi zerbitzu kulturaletarako eta ekipamendutarako (Goikoako gizarte eta laguntza-zentro berria); 1.390.000 euro kirol instalazioetarako; 1.310.800 euro plaza, lorategi eta parketarako eta 2.200.000 euro errepide, bide, bide publiko eta urbanizaziotarako. Bestalde, aurrekontuetan 470.000 euroko partida eman dute Altzagako haur eskolarako, 150.000 euro Tartangako ikuztegia berritzeko eta 300.000 euro herriko auzoetan saneamendua eta estolderia jartzeko. Argazkian, Erandioko udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun