Euskaldunako beste areto batean jarraitu ahal izango da Fredi eta Xabiren arteko buruz-burukoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 5a, 18:22

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregiko areto nagusian. Kontua da 2.200 sarrerak inoiz baino arinago agortu direla, finalistak izendatu baino arinago, hain zuzen. Eskaera handia izan da eta horri erantzun nahian, Bertsozale Elkarteak Euskalduna Jauregiko areto txikiago batean finala proiektauko du. Era horretara, beste 613 lagunek jarraitu ahal izango dute finala, Euskaldunan bertan, eta zuzenean. Gogoratu finalean izango diren zortzi bertolarien artean, bi algortar egongo dirala: Xabi eta Fredi Paya anaiak, alegia.

Sarreren prezioak ondokoak izango dira:

- Arruntak 8 euro.
- Bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat 5 euro.

Sarrerak eskuratzeko:

- BBKren orotariko kutxazainak.
- www.bertsozale.com
- Bertsozale Elkartea: 943 217 798 edo 946 812 71 telefono zenbakietan.
- Euskalduna Jauregiko leihatilan.
- Durangoko Diska eta Liburu Azokan, Bertsozale Elkartearen stanean (Artekale, 29).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun