Rosa Regas idazleak zabalduko ditu astelehenean pobrezia eta emakumeen gaineko jardunaldiak Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 5a, 20:00

Datorren igandean, abenduak 10, 58 urte izango dira Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala onartu zuenetik. Hori dela eta, "Pobreza y mujer" (Pobrezia eta emakumea) jardunaldietako laugarren edizioa deitu du, Leioa eta Erandioko campusean, EHUko %0‚7 Elkartasun Fondoak. Besteak beste, astelehenetik asteazkenera luzatuko dira hitzaldi eta solasaldiak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko ospakizun-aretoan. Lehenengo solaskidea, berriz, Rosa Regas idazle katalana izango da, Espainiako Biblioteka Nazionaleko zuzendaria hain zuzen. Argazkian, Rosa Regas beste hitzaldi batean / SEDIC.

Jardunaldien gaineko xehetasun gehiago hemen klik eginez, pdf formatoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun