Bizkaiko unibertsitate eskola eta fakultateei dagokienez, Leioa eta Erandioko campusean emango diote hasiera ekimenari, astelehenean, prentsaurreko bat eginez, 11:00etatik aurrera. Hurrengo eguna, berriz, espetxe-zigorra beteta duten presoen askatasuna aldarrikatzeko erabiliko dute. Horrenbestez, "Bizi osorako zigorrik ez!" izenburua izango da 12:00etatik aurrera (San Mamesen ere hitzaldi eta kontzentrazioa egongo dira). Asteazkenean, preso gaixoen egoera aztertuko dute ekitaldi gehienak Deustua, Sarriko eta Casillan eginez. Hori bai, gaueko itxialdi eta baraualdi masiboa Leioan izango da; baita hurrengo egunean egingo diren ekitaldi guztiak ere (prentsaurrekoa, 11:30ean eta manifestazio eta ekitaldia, 12:30ean), presoen aldeko ekimenari amaiera emanez, "Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!" lelopean. Aipatzeko, asteartean hasi eta ostegunera bitartean, kontzentrazioak egingo dira eskola eta fakultate guztietan, lehen orduan.
Hone hemen Bizkaiko unibertsitate eskola eta fakultateetan PATek prestatutako egitaraua:
Abenduak 11, astelehena
- 11:00 Prentsaurrekoa Leioan.
Abenduak 12, asteartea
"Kondena beteta duten presoak kalera orain!"
- Lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
- 12:00 Hitzaldia Leioan: "Bizi osorako zigorrik ez!".
- 12:00 Kontzentrazioa San Mamesen.
- 12:30 Hitzaldia San Mamesen: "Bizi osorako zigorrik ez!".
Abenduak 13, asteazkena
"Preso gaixoak kalera orain!"
- Lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
- 10:50 Kontzentrazioa Deustuan.
- 11:30 Hitzaldia Deustuan: "Preso gaixoak".
- 13:00 Manifestazioa Sarrikotik + ekitaldia Casillan.
- Gauean, itxialdi eta baraualdi masiboa Leioan.
Abenduak 14, osteguna
"Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztien jabe!"
- Lehen orduan, kontzentrazioak eskola guztietan.
- 11:30 Prentsaurrekoa Leioan.
- 12:30 Manifestazioa + ekitaldia Leioan.