- Konstituzio hau erregeak berretsitakoa izanik, frankisten legezkotasunetik dator, zehatzago, EGIk irmotasunez baztertzen duen erregimen autoritario eta diktatorialetik.
- Espainiar estatutik bereizitako lurralde giza eta euskaldun giza ere, ez du gure beharrizan eta berezitasunei erantzuteko balio izan konstituzio honek.
- Konstituzio zentrista eta homogeneizatzailea da edozein errealitate ezberdin ukatzen duena.
- Espainiar estatuko pluraltasuna eta nazionalitate-aniztasuna ukatzen ditu.
- Herritar bakoitza bere hizkuntzan adierazteko aukera ukatzen duen konstituzioa da.
- Hiru botereen banaketa bermatzen ez duen konstituzioa da, orain gutxi Ibarretxe Lehendakariaren kontrako auzian ikusi ahal izan dugun moduan.
- Gernikako Estatutua errespetatzen ez duen konstituzioa da, berak barneratua daukan lege organikoa izan arren.
Ondorioz, Euzko Gaztedik konstituzio hau ukatzeko erabakia berresten du eta premiazko eskaera egiten die goi mailako arduradun politikoei eta gizarteari, Euskadirentzako konstituzio baten alde lan egin dezaten.
Euzko Gaztedi (EGI)