Plentziako Erribera kaleko hiru kutxazain eraso egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 6a, 19:31
Bart gauerdi aldera hainbat ezezagunek molotov koktelak jaurti dituzte Plentziako Erribera kaleko hiru kutxazainen aurka, Lakuako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bertsio horren arabera, Erribera kaleko 23, 27 eta 34 zenbakietan dauden, hurrenez hurren, BBVA, BBK eta La Caixako kutxazainen kontra 23:55ean bota zituzten hainbat koktel, BBVAkoa zein BBKkoa erabat kiskalita utziz eta hirugarrenean kalteak sortuz. Era berean, BBVA eta BBK erakundeen bulegoak hartzen dituen eraikinaren fatxada belztuta gelditu da. Argazkian, pasa den azaroaren 27an eraso egin zuten Algortako Banco Sabadellen bulegoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun