Nazio Batuen Erakundeak izendatuta, abenduaren 10ean izango den Giza Eskubideen Eguna aitzaki, urrats ezberdinak edukiko ditu Udalbiltzak deitutako Naziotasun Eskubidearen Egunak: Durangoko azokan, urteroko presentziaz gain, harago joan nahi dute. Hori dela eta, EHNA bideratzeko aukera izango da bertan, beharrezko agiriak (errolda agiria eta hiru argazki) aurkeztuta betiere; gainera, EHNAdunek Eskaera Ofiziala betetzeko aukera izango dute. Tramitazio bulegoa hilaren 6, 7, 8 eta 9an irekita egongo da, azoka aurrean dagoen Elkartegian, goizeko 11etatik 14etara; bertan tramitazio hauek bideratuko dituzte hautetsi ezberdinak.
Durangotik unibertsitateetara
Abenduaren 11 eta 18an, berriz, unibertsitateko ikasleek bere gain hartuko dute Naziotasun Eskubidearean Eguna eta tramitazioak burutuko dira Leioa, Ibaeta, Iruñea eta Gasteizko campusetan. Hilaren 15ean langileak izango dira ikasteen testigua hartu eta hainbat lantegietan tramitazioak burutuko dituztenak. Eta 16 eta 17an euskal jendarte osoak tramitatu ahal izango du hamainaka herrietan.