Ikasle Abertzaleek emandako datuen arabera, dozenaka ikasle elkartu da gaur, abenduak 6, Leioako Barandiaran ikastetxean (30 lagun), Sopelako Ander Deuna (9 lagun) eta Algortako San Nikolas (23 lagun) ikastoletan, Getxoko Aixerrota institutuan (13 lagun) eta Itzubaltzeta / Erromoko Romo ikastetxean (25 lagun), herri eskoletan parte hartzeko. Azken hauek Artatza-Romo institutuan egitekoak ziren, baina tokiz aldatu behar izan dituzte Zuzendaritzak baimenik eman ez duelako. Hezkuntza zentroetako ateak zabalduz, euskal ikasleak "Espainiar Konstituzioaren eguna ospatzera behartu" nahi zituztela salatu du IAk. Argazkian, hainbat ezezagunek Algortako Telletxe kalean erretako Franco garaiko Espainiako Etxebizitza Ministerioko plaka faxistak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!