Ertzaintza Kurkudi herriko tabernan sartu egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 7a, 15:29

Leioako Segi taldeak salatu duenaren arabera, atzo, Espainiako Konstituzioaren egunean, “jai egun inposatuen aurka salaketa” egiten ziharduten gazteak herri osoan zehar jarraitu ostean, 7 ertzain Leioako Kurkudi elkartearen egoitzan sartu eta bertan zeuden gazte guztiak identifikatu eta mehatxatu ondoren, haietako biri diligentziak ireki eta epaiketa izango dutela ohartarazi zieten. Gazteek jakinarazitakoaren arabera, ertzainak epaile agindu gabe sartu ziren aipatu lokalean. Leioako auzokide baten arabera, berriz, Ertzaintzaren zabaltzea Leioan hainbat ezezagunek Espainiako bandera bat erre eta gero sortu zen, baina UKBERRI.NETek ezin izan du bertsio hori baieztatu. Dena den, gazteek argi utzi dute atzoko bezalako gertaerek "ez gaituztela kikilduko eta independentziaren bidean borrokan" jarraituko dutela. Bestalde, Barandiaran institutuan 30 ikasle batu ziren Orreagako bataila eta Bologna prozesuari buruzko herri eskolak jasotzeko. Argazkian, herri eskoletako irudi bat.

Leioako Segi taldearen oharra:

Gaur, Abenduak 6 Konstituzio Espainiarraren egunean Leioan gazteok ezer ospatzeko ez dugula esateko, goizeko 9ak aldera kalera atera gara, institutura igo baino lehen, herrian zehar adierazteko gazteok ez dugula jai egun inposaturik onartzen.

Herrian zehar, jai egun inposatuen aurka salaketa egiten geundela Zipaioak agertu dira, P.N.V –ren txakurrak etengabe jarraituz herri guztitik. 7 zipaio herriko tabernara sartu arte eta bertan zeuden gazte guztiak identifikatuz eta mehatxatuz, inolako baimenik gabe. Eta biren aurka diligentziak zabalduz eta epaiketa izango dutela mehatxatuz..

Gaur berriz ere, P.N.V-k erakutsi digu, bere txakurren bitartez, Euskal Herriaren alde apostu egin beharrean Espainiaren alde apostu egiten dutela, gazteriaren eta Euskal Herriaren kontra jotzen dutelarik.

Leioako gazteok, argi daukagu horrelako ekimenak ez gaituztela kikilduko eta independentziaren bidean borrokan jaraituko dugula. Egunero gure independentzia eraikiz, horregatik 30 gazte bildu gara Ikasle Abertzaleek antolatutako herri eskoletan, jai egun inposatuei intsumisioa eginez.

Segi borrokan, Segi antolakuntzan.

Leioako Segi

Leioako herri eskolako parte hartzaileen oharra:

Herri eskolak Leioako Barandiaran institutuan

Gaur goizeko 10:30ak aldera Barandiaran institutua ireki egin da. 30 bat ikasle bildu gara, herri eskoletan parte hartzeko. Lehenik eta behin, institutuko irakasle batek hitzaldi bat eman digu Orreagako gudaren inguruan. Ostean hamaiketakoa egin dugu. Tripa beteta, jolas batzuk egin ditugu. Eta goiza bukatzeko Ikasle Abertzaleetako kide batek Bologna prozesuaren inguruko azalpena eman digu.

Leioako herri eskola
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun