Jean Haritschelhar sarituko dute larunbateko Ahobien Galan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 7a, 20:47

Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) eskutik, larunbat honetan, abenduak 9, ospatuko da Getxo Antzokian VII. Ahobien Gala. Jaialdian euren bizitzan bertsolaritza sustatu dutenak saritu ohi dituzte. Aurten, Gorka Aulestia, Jean Haritschelhar, Joxerra Gartzia, Fito Rodriguez eta Asier Barandiaranek jasoko dute ahobi saria, doktoradutza-tesia bertsolaritzaren inguruan egin dutelako. Ekitaldirako prestatutako bertso-saioa ere ez da makala. Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia eta Arrate Illaro arituko dira nor baino gehiago, Asier Ibaibarriagak proposatutako gaiei bertsoak jarriz; beti ere bertsotan aritutako Estitxu Fernandezek baimena ematen badie. Telebistan ikasitakoa erakutsiko du nafarrak, larunbateko galan aurkezle lanak eginez. Argazkian, aurreko Ahobien Galetako bat.

Egitaraua:

19:00 Aurkezlea: Estitxu Fernandez.

- Ongi etorri koktela.
- Bertso musikatuak: Eñaut Agirre eta bere taldearen eskutik.
- Bertso-saioa: Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia eta Arrate Illaro. Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga.
- Bideo-emanaldi laburra.
- Bertso musikatuak: Eñaut Agirre eta bere taldearen eskutik.
- Ahobi sarien banaketa: doktoradutza-tesia bertsolaritzaren inguruan egin dutenak: Gorka Aulestia, Jean Haritschelhar, Joxerra Gartzia, Fito Rodriguez eta Asier Barandiaran.
- Kopla-paperak (azken agur polifonikoa) ALBEren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun