Topalov munduko lehen xakelaria izango da Erandioko txapelketako aitabitxia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 7a, 21:46

Erandioko Kirol Elkarteak eta Erandioko Udalak antolatuta, Veselin Topalov munduko lehen xakelaria eta Silvio Danailov bere entrenatzaileari egingo diete gorazarre, larunbat honetan (abenduak 9), udaletxean. "Erandioko Txapelketa Irekia jokatu zuten nazioarteko lehendabiziko xakelari ospetsuak izan ziren bi hauek, orain 14 urte", azaldu dute udal iturriek. Topalov kadete mailako munduko txapelduna zen orduan. Erandiotik kanpo udalerriaren irudi ona zabaldu dutela eskertzeko, aurtengo txapelketako aitabitxi izendatuko dituzte, 11:45ean hasiko den ekitaldian, Mikel Arieta-araunabeña alkatea ere bertan izango delarik. Horretaz gain, abenduaren 16tik 23ra, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean jokatuko den Erandioko XV. Nazioarteko Xake Txapelketa Irekia aurkeztuko dute. Argazkian, Veselin Topalov -ezkerrean- Vladimir Kramniken aurkako partidan, urriaren 13an. Munduko txapela kendu zion orduan Kramnikek Topalovi. Hala ere, Nazioarteko Xake Federazioaren zerrendan lehenengoa da poloniarra / L'hospitalet.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun