Sopelako Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez, euskal alderdi sozialdemokratak www.leirepinedo.net webgunea kaleratu du Leire Pinedo Bustamante Sopelako alkategai euskaldunak "auzokideek emandako galderei eta kezkei erantzuteko". EAk ekimena baliatu du aldi berean gabonak eta urte berria zoriontzeko ere. Halere, udal hauteskundeetarako zerrendaburua ez bezala, www.leirepinedo.net webgunea erdalduna da UKBERRI.NETek ikusi ahal izan duen moduan. Esaldi batzuk euskarara itzulita dituen www.leirepinedo.net-en hautagaiak EA udaletxera bueltatuko delakoan dagoela ziurtatzen du eta baita bere lehentasunak finkatu: "TAOa kentzea eta BOEn eskaintza hobetzea".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!