Algortako Gazte Asanbladak kaleratutako bi oharren sintesia:
Getxoko Txorimalo gaztetxean indar errepresiboek jarritako kamera bat aurkitu dugu. Kamera hau guk dakigunez, abenduaren 1etik 4ra egon da grabatzen, Txorimaloren kanpoaldetik. Aparatua gaztetxetik hurbil aurkitua izan da, 7972 BJS matrikuladun Citroen C3 kotxe urdin batean, egoera horren aurrean kotxearen arduradunek berehala kendu zutelarik ibilgailua aparkalekutik.
Kamera, jertse beltz baten mangan zegoen izkutatua, kotxearen atzeko bandejaren gainean zegoelarik kokatua. Aldi berean, jertsearen zati bat maleteroaren barruan zegoen sartuta, honen eta atzeko jesarlekuaren artean dagoen hutsunetik. Hartutako neurrien artean, berri hau berehala argitaratzearena izan da, publikoki salatzeko helburuarekin. Gertakari hau gaztetxeak orain dela 7 hilabetetik pairatzen dituen erasoetara gehitzen da, gure ustez grabaketa hauek poliziaren kontua baitira. Baina oraingoan oso larritzat jotzen dugu gertatukoa, norbanakoen intimitatearen eskubideak urratu baitira, asteburuan ospatutako kontzertuak zirela eta gerturatu ziren 200 pertsona inguru barne.
Gure jarrera honen aurrean, inoiz baino gogo gehiagorekin lan egiten jarraitzea da, Getxoko gazteriari eta mundu guztiari orokorrean alternatibak eskainiz.
Ez dugu onartuko honelako jarrerarik. Kamera ipintzea intimitatearen kontrako joku zikina da. Nor uste duzue zaretela gure eguneroko ekintzak grabatzen ibiltzeko? Nor uste duzue zaretela ehunka pertsona grabatzeko euren eskubideak urratuz?
Badakigu gaztetxearen eta era berean gazte mugimenduaren mehatxuaren beldur zaretela.
Indar errepresiboek erabilitako kamera hau beste behin ere gaztetxearen aurkako beste eraso bat da. Ez da lehenengo aldia mota hauetako trikimailuak erabiltzen dituztela gaztetxe eta gazteon aurka, ezagunak baititugu kontrolak, identifikazioak, mehatxuak, jipoiak eta oraingo kameraren kasua.
Guk ez daukagu inon ezkutatzeko beharrik, gure proiektu eta borroka legebidezkoa dela dakigulako. Jakin ez garela koldartuko, gu gure borroka eta eskaintzekin jarraituko dugula. Harrapatu zaituztegu!
Gora Algortako (sic) Txorimalo gaztetxea!
Gora Algortako gazte mugimendua!
Algortako gazte Asanblada