Beatriz Fernandez algortarrak eta Jon Otxoantesana bere 7 urteko semeak istripu larria izan zuten herenegun, abenduak 9, Jon Aingeru Otxoantesana "Kirru" preso ondarrutarra Parisen bisitatzetik etxera zetozela, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. Istripua A-8 autopistan gertatu zen, Itziar parean: euriaren eraginez autoa irristatu ondoren bide erdian gurutzatu eta atzetik zetorren beste auto batek kolpatu zituen. "Autoa desegite tokirako gelditu da. Beatriz eta Jon ospitaletik pasa ondoren etxean dira orain, hainbat kontusiorekin. Azterketa medikoak ere egin beharko dizkiete. Istripua nolakoa izan den ikusita zorte handia izan dutela esan daiteke", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Jon Aingeru Otxoantesana "Kirru", Beatriz Fernandezen gizona eta Jonen aita, Nanterreko espetxean dago. Horren harira, gaur, abenduak 11, elkarretaratzea egingo dute Telletxe plazan, 20:00etan, "sakabanaketa eta espetxe politika salatzeko". Era berean, aste honetan Algortan egingo diren kontzentrazioetan gai bera salatuko da. Argazkian, presoen eta iheslarien aldeko martxoko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan.