Borja Gutierrez “Bakerito” berangoztarra Fresneseko espetxean sartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 11a, 20:41

Borja Gutierrez Elordui “Bakerito” Frantzian atxiloturiko errefuxiatu berangoztarra instrukzio epailearen aurretik pasa zen joan zen ostiralean; baita berarekin batera atzeman zituzten Zorion Salsamendi eta Eneko Bilbao, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. "Le Vert eta Houuyved epaileen aurretik pasatu eta prozedura kriminala aplikatu diete, hau da, epaiketa berezia ezartzeko bidea, zigor bereziak ahalbidetzen dituena", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. "Gaizkileen elkarteko partaide izatea, kotxe lapurtuak talde antolatuan erabiltzea, pistolak eta dokumentazio faltsua eramatea" da leporatzen dietena. Gutierrez Fresneseko espetxean sartu dute, Salsamendi La Santen eta Bilbao Fleuryn.

"Atxiloketa unea bortitza izan zela adierazi dute atxilotuek. Komisaldegiko tratua berriz, zuzena eta lasaia", adierazi dute Etengaben.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun