Leioako campusean 18 lagunek ekin diote presoen aldeko gose grebari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 11a, 22:36

Larunbatean Durangon txanda jaso ostean gaur eman zaio hasiera EHUko Bizkaia, Gasteiz eta Gipuzkoako campus eta unibertsitate eskoletan presoen eskubideen aldeko ekimen ibiltariari. Hainbat mobilizazio eta ekimen burutuko dira aste honetan zehar eta, honekin batera, zenbait ikaslek gose greba burutuko dute astelehenetik ostegunera bitartean. Presoen Aldeko Taldeek, horretarako espreski sortutako webgunean jakinarazi dutenez, Leioa eta Erandioko campusean 18 dira gose grebari ekin dioten lagunak; Gasteizen beste 50, Ibaetan 16 eta Arrasaten 14.

Ibaeta eta Gasteizen bezala, prentsaurreko baten bidez eman zaio hasiera ekimen ibiltariari EHUko Erandio eta Leioako campusean. Prentsaurrekoaren edukia hemen klik eginez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun