Abenduaren 15ean 20 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Horrek bizi diren guneen arabera banatzen ditu Nafarroako herritarrak, hizkuntz eskubideak horren arabera ezarriz. Euskal Herrian indarrean dauden besteek bezala, lege horrek ez du bermatzen Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izatea. Euskarari bogarren mailako aitortza egiten dio gune batzuetan eta beste batzuetan, berriz, hori ere ez. Hori dela eta, euskararen lurralde osoa aintzat hartuko duen legedia behar-beharrezkoa da; lurralde osoan euskara lehen mailako hizkuntza izendatuko duena, ofiziala egingo duena".
Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!
Euskaltzaleon agenda 07
Bestalde, dagoeneko salgai dago Euskal Herrian Euskarazek kaleratutako 2007rako agenda. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Gorrondatxe (Algorta) eta Branka (Itzubaltzeta / Erromo) herriko tabernetan eta Txorimalo (Getxo) eta Itzubaltzeta (Itzubaltzeta / Erromo) gaztetxeetan eskuratu daiteke.
Agendaren ezaugarriak honako hauek dira:
- 13 hilabeteko urtea, dagoeneko heltzear dagoen abenduaren 1ean erabiltzen hasi ahal izateko.
- Astea bistan formatua, zazpi egunak eta oharrak jartzeko espazioa, bi orrialdetan aurrez aurre izateko.
- Orri mikrozulatuak, moztu nahi diren orriak erraz eta artez kentzeko.
- Euskararen normalizazio inguruko argazki eta testu txiki esanguratsuak.
- Hainbat orri zuri, oharrak jartzeko.
- Euskararen eta garraioen telefonoak.
- Diseinu erakargarria.
- Azal gogorrak eta koloretsuak.
- Barnekaldea zuri beltzez.
- Data esanguratsuak eta ordu aldaketak jasotzen ditu.
- Ingurukoen telefonoak eta posta elektronikoak idazteko liburuxka.
- Prezio merkea: 7,50 euro.
- Eta jakina: dena euskaraz.
Uribe Kostako EHE
uribekostakoehe[a bildua]euskalerria.org