Talde argazkia
Bestetik, egunerokoan erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahirik, 16an bertan eguerdiko 13etan, denok EHNA eskuan, talde argazkia egingo dute. "Aurrerantzean EHNAren erabilera bultzatzeko kanpaina egin dezagun, jende jatorreko talde zabala bilduko duen argazkia oso lagungarria izango zaigu", azaldu dute Getxo Biziakoek. Horrexegatik eta, aldi berean, "Naziotasun Aitormenak jadanik egina duen ibilbidea elkarrekin ospatzeko", argazkia ateratzeko deialdiarekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak.