SUGAk etxebizitzaren arazoaren aurkako kontzentrazioa egingo du zapatuan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 14a, 13:46

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) etxebizitzaren arazoari aurre egiteko kontzentrazioa antolatu du zapatu honetarako. Hasi berri den ikasturte honetan, auzi horri berebiziko jarraipena egingo dio SUGAk. Oinarrizkoa den etxebizitza eskubidea guztiz urratuta dago eta espekulatzaileek eskubidea dena negozio bihurtzen dute. Etxebizitza duina lortzeko bidean, borroka da gazteoi geratzen zaigun alternatiba bakarra. Honi aurre egiteko, hilero izango dira kontzentrazioak. Lehenengo elkarretaratze hau Sopelan egingo bada ere, hurrengoa Urdulizen izango da eta, horrela, hilero bi herriak txandakatuz.

Zapatuan, beraz, kontzentrazioa izango da eguerdiko ordu batetan Sopelako BBVA eta BSCHren aurrean. Animatu eta lotu borrokari!

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun