Txangoaren prezioa 25 eurokoa da. Diru-sarrera Euskadiko Kutxako kontu korrontean (3035 0067 6606 7006 2588) egin beharko da. Izena emateko, berriz, telefonoz (94 491 43 57 / 605 73 99 16) deitu edo posta elektronikoa (egizugetxo[a bildua]yahoo.com) bidali behar da.
Hauxe da egitaraua:
- 9:00etan, Algortako Kirikiñon hartuko dute autobusa. Handik Erandioko berbalagunak hartu eta Bilbo aldera abiatuko dira.
- Goizean Iruña-Veleia aztarnategia ikusiko dute.
- Ondoren, Gasteizeko garagardotegian menu ederra bazkalduko dute.
- Arratsaldean, bi plan aukeran: Gasteizko katedralean bisitaldi gidatua edota lasai-lasai pote batzuk hartu (Katedrala ikusi nahi dutenok izena ematean esan beharko dute).
- Arrastiko 8ak inguruan Algortan izango dira bueltan.
Abenduaren 17an, igandea,