Txirrindulari bat zauritu da Erandion auto baten kontra talka egitean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 12a, 21:36

Txirrindulari bat zauritu da gaur goizean Erandion bere bizikletarekin auto baten kontra talka egin ondoren, DYAk jakinarazi duenez. Istripua 10:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Jose Luis Goioaga kaleko 8 zenbakiaren parean. Zauritua, 30 urteko F.B.N. gizonezkoa izan da, erandioztarra, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuko zauriekin. Argazkian, Erandioko Txirrindulari Elkarteak antolatutako zikloturisten eskubideen aldeko martxaren irudia. "Bizirik errespeta gaitzazu" irakur daiteke ezkerreko txirrindulariak eskuetan duen petoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun