Langile bat zauritu da Getxoko enpresa batean lanean ari zela makina batek atzamar bat harrapatu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 12a, 21:47

Langile bat zauritu da gaur goizean Getxo udalerriko (ez dute zehaztapen handiagorik eman) enpresa batean lanean ari zela, maneiatzen ziharduen makinak atzamar bat harrapatu ondoren, DYAk jakinarazi duenez. Istripua 10:50ak aldera gertatu da, eta zauritua, Bilboko auzokidea den 51 urteko JM.A.G. gizonezkoa, Basurtuko ospitalera eraman du anbulantzia batek, pronostiko erreserbatuko zauriekin. Argazkian, Aceralian gertatutako lan istripua salatzeko konzentrazioa / Uztarria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun