Roberto Bermejo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak "Energia berriztagarriak: petrolioaren ordezkoak" izenburuko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, abenduak 13, EHUko Erandio eta Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu aretoan, eguerdiko 12etan hasita. "Gaur egungo gai nagusiak" hirugarren hitzaldi zikloaren baitan dago biharko ekitaldia. Unibertsitateko iturriek azaldu dutenez, Bermejo, industri ingeniaria, Ekonomian doktorea eta EHUko Ekonomia Aplikatua I saileko irakaslea da. Ikertzaile moduan ekonomia iraunkorraren diseinuan lan egiten du. Besteak beste, "Manual para una economía ecológica", "Libre comercio y equilibrio ecológico" eta "Economía sostenible. Principios, conceptos e instrumentos" liburuen egilea da. Argazkian, Roberto Bermejo Eibarko Kulturalean hitzaldia ematen / Eneko Astigarraga.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!