Itzubaltzeta / Erromoko Segi taldearen oharra:
Joan den 16tik aurrera, edozein momentutan kaleratu daiteke Segiren aurkako azken ebazpena, eta gazteriaren kontrako eraso hau salatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Inoiz baino indar handiagoarekin atera behar gara kalera. Segik inoiz baino determinazio eta indar handiagoarekin jarraituko du independentzia eta sozialismoaren alde lanean, herri hau eraikitzen eta injustizia oro borrokatzen, antolakuntza eta borrokarako ateak zabaltzen eta ahalik eta lan gehien egiten hainbeste urtetan luzatu den gatazka behin betiko amaitzeko eta justizian oinarritutako herri aske bat eraikitzeko.
Azken albistea, epaia urtarrilaren 18an kaleratuko dela izan da. Bien bitartean, ordea, ezin gara besoak gurutzaturik geratu, ezer gertatuko ez balitz bezala; eraso honen aurrean kalean egon behar dugu, salaketa egiten, giroa bero mantendu dadin. Ondo baino hobeto baitakigu gazteon erantzuna ahultzen saiatuko direla gure indarrak hoztuz, edozein momentutan erasoa gainera etorriaz.
Horregatik guztiagatik hainbat ekimen burutuko ditugu Itzubaltzeta / Erromon, aste honetan bertan lehena eta datorren astean bestea, behinik behin:
- Ostirala, abenduak 15, bizikletada Itzubaltzeta/Erromoko kaleetan zehar, 18:30ean KOLAS plazatik abiatuz.
-Hurrengo ostirala, abenduak 22, kontzentrazioa herriko errotonda nagusian, iluntzeko 19:30ean.
Eraso guztien gainetik... gazte eta aske irabazi arte!
Gora euskal gazteria! Gora Segi!
Itzubaltzetako Segi