Leire Pinedori buruzko webgunea euskaraz ere jarriko duela agindu du Sopelako EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 14a, 18:10

Sopelako Eusko Alkartasuneko alkategaia den Leire Pinedok berak UKBERRI.NETi adierazi dionez, www.leirepinedo.net webgunea laster euskaldunduko du euskal alderdi sozialdemokratak. Izan ere, Pinedok azaldu du “webgunea euskaraz egoteko lanean gaudela, webgunea elebiduna izateko” eta hasieran erdaraz baino ez kaleratu izanari buruz onartu du “agian arinegi” jokatu zutela, auzokideen kezkak eta galderak ahalik eta lasterren ezagutzeko asmoz. Edozelan ere, asmo onez jokatu dutela azpimarratu du Pinedok.

Leire Pinedok eta Sopelako EAk bidalitako oharra:

Lagun hori,

Lehenik eta behin eskerrak gure ekimenei buruz informatzeagatik eta Uribe Kostan euskararen alde lan egiteagatik, lan honetan euskaldun asko gaude eta baita Sopelako EAko kideak ere. Horregaitik astelehenean, abenduak 11n, gure webguneari buruz idatzi zenuten artikuluari dagokiola honako hau adierazi nahi dizuegu: webgunea euskaraz egoteko lanean gaudela, webgunea elebiduna izateko. Auzokideen kezkak eta galderak lehenbailehen jaso nahi ditugu eta horregatik plazaratu dugu webgunearen lehenengo bertsioa gure eskuetan izan dugun bezain agudo. Agian, arinegi joan gara baina gure asmoa ona zen.

Besterik gabe, jaso ezazue gure agurrik beroena,

Leire Pinedo
EA Sopela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun