Konpromiso horiek bildu eta "euskal preso politikoak Euskal Herriari xantaia egiteko ez erabiltzeko" aldarrikatzen ari ziren bitartean, preso politikoen omenezko aurreskua dantzatu zuen gazte batek. Azkenik, Euskal Herriak bizi duen prozesu politikoak aurrera egin dezan, presoen aferan zein orokorrean baldintza demokratiko batzuk betetzea "ezinbestekoa" dela aldarrikatu zuten bertan bildutakoek. Honen haritik, abenduaren 20an Euskal Herri osorazabalduko den mobilizazio egunean parte hartzeko deia luzatu zitzaien bertaratutakoei eta, bukatzeko, "Eusko gudariak" abestu zuten.
Ekitaldian irakurritakoa:
Manifestazio eta ekitaldi honekin unibertsitateek Ekimen Ibiltariaren baitan hartutako txandari amaiera emango diogu. Ekimen hau urriaren 21ean hasi zen Arrasaten eta Euskal Herriko eskualde ezberdinetan barrena ibili ondoren unibertsitateei iritxi zitzaigun txanda. 100 bat ikasle egon gara gose greban, Leioa, Gasteiz, Ibaeta eta Arrasateko kanpusetan.
Ekimen Ibiltariak hiru aldarrikapen ditu oinarrian:
1- Gaixo dauden euskal preso politikoak berehala eta inolako baldintzarik gabe kaleratzea.
2- Zigorra beteta duten euskal preso politikoak berehala eta inolako baldintzarik gabe kaleratzea.
3- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eskubide guztien jabe izanik Euskal Herrian batzea.
Baina hiru aldarrikapen hauetaz gain guk, ikasleak garen heinean, aipamen berezia egin nahi genuke hezkuntza eskubidearen inguruan. 2003 urtetik estatu espainolean espetxeratuta dauden euskal preso politikoek ezin dute UPVn ikasi, honek dakarren guztiarekin: euskaraz ikasteko ezintasuna, karrera aukera murritzagoa eta karrera konkretu batzuk ikasteko debekua, besteak beste.
Ekimen Ibiltaria ez da soilik grose greban egotea, Ekimen Ibiltariak lehen aipatutako aldarrikapenak ahal bezainbeste zabaltzea du helburu. Jendeari egoera azalduz gertatzen dena ulertaraztea eta egoera hori aldatu bidean konpromezu batzuk hartzeko deialdia egitea. Hori da ekimen honek bilatzen duena, presoen eskubideen alde indarrak batzea, masa uholde bat sortzea, zaku bete konpromezu lortzea.
Unibertsitateko hainbat eragile eta kolektibok ere ulertu dute konpromezuak hartzearen beharra, eta halaxe egin dute beraiek ere: Ikasle Abertzaleak, SEGI, GITE-IPES, EHBE, Izquierda Universitaria, klase dexente eta hainbat irakasle.
Eragile eta pertsona bakoitzak bere ahalen arabera hartu ditu konpromezuak, orokorrean hauek izan dira: Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko ikurra eramateko konpromezua, ikur hau klase edo despatxoetan jartzeko konpromezua, hilero azken asteazkenean egiten den kontzentraziora azaltzeko konpromezua, kontzentrazio horretarako deialdia egiteko konpromezua, presoen inguruko gertaerei buruzko informazioa zabaltzeko konpromezua, presoen inguruko beste mobilizazioetan parte hartzeko konpromezua, beste mobilizazio horien deialdia ingurukoen artean zabaltzeko konpromezua.
Ikusi den bezala konpromezu sinpleak dira, ziurrenik guztiok dakizkigunak; jakin bai baina bete ez, hori izaten da askotan gertatzen dena. Hori da ekidin nahi dena. Konpromezuak hartzea eta betetzea garrantzitsua da, puzzle honek erakutsi duen bezala, konpromezuz konpromezu ematen baitira pausuak, konpromezuz konpromezu lortuko dugu Euskal Presoak etxera ekartzea.
Guztion lana behar-beharrezkoa da. Izan ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren egoera oso latza da, batez ere, lehen aipatu bezala, larriki gaixo dauden 6 presoena eta kondena beteta duten beste 155 lagunena. Honen argazki argiena Iñaki de Juana donostiarra da, bi iritzi artikulu idazteagatik 12 urteko kartzela zigorra ezarri diotelarik. Hau salatzearren gose greba mugagabean dago, gaur 37 egun betetzen dituelarik.
Salbuespen egoera hau kartzelatik at Euskal Herri osora ere zabaltzen da, eguneroko albiste bait dira zitazioak, debekuak, atxiloketak... Hau guztia onartezina da, are gehiago bizi dugun momentu politikoan. Gatazkaren konponbidera eramango gaituen prozesua ezin liteke eman baldintza demokratiko minimo batzuk errespetatzen ez diren bitartean. Honen arira Abenduaren 20a mobilizazio eguna izango da. Honen helburua azkenaldian eta etenik gabe jaso ditugun erasoei erantzun argi eta indartsu bat ematea da. Horregatik ezker abertzale osoak egun horretako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen du.
Erasoei erantzuteko garaia da, esan dugun bezala ezin baita prozesurik eman erasotuak eta jazartuak garen bitartean. Argi eta garbi esango dugu: ezin da prozesu demokratikorik eman oinarrizko baldintza demokratikoak betetzen ez badira. Beraz, abenduaren 20an erantzun bateratu indartsu bat eman behar dugu, denok kalera irten behar dugu ozen oihukatzera.
Gora euskal preso eta iheslari politikoak!
Gora Euskal Herria askatuta!