Paul Bilbaok emango du hitzaldia gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 15a, 10:47

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bost urte bete ditu. Urteurren hau ospatzeko Iruñean bildu ziren asteazkenean euskalgintzako, instituzioetako zein gizarte eragileetako ordezkariak. 2001eko ekainaren 26an Kontseiluak Behatokia aurkeztu zuenetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek. "Eskerrik asko Behatokia erreferentetzat hartu duzuen guztioi, norbanako zein gizarte eragileei; hori baita guretzat lana balioesteko dugun termometrorik hoberena", adierazi zuen Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak. Urteurrenaren harira, herrian emango du gaur hizkuntz eskubideen gaineko hitzaldia algortarrak, Gorrondatxe kultur elkarteak antolatuta. Arratsaldeko 8etan izango da elkartearen egoitzan. Argazkian, Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun