Naziotasun Eskubidearen Egunarekin bat eginez, Uribe Kostan ere EHNA egiteko aukera egongo da asteburuan zehar

Azken urteetan bezala, aurten ere, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ondorengo asteburuan Naziotasun Eskubidearen Eguna ospatzeko deia egin du Udalbiltzak. Horrekin bat eginez, larunbat eta igandean, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) eta Nazio Batuen Erakundearen egoitzara igortzeko den euskal naziotasuna aintzat hartzeko eskaera ofiziala tramitatzeko aukera egongo da Uribe Kosta eskualdeko herri gehienetan. EHUko Leioa eta Erandioko campusean, astelehenean egon zen EHNA tramitatzeko aukera. Datorren astelehenean (abenduak 18) ere mahaiak jarriko dituzte.

EHNA egin ahal izateko honako gauzak eraman behar izango dira gainean: udaletxean edo udal bulegoetan eskura daitekeen errolda agiria, hiru argazki eta 15 euro.

Uribe Kostan non egin EHNA eta eskaera ofiziala (Udalbiltzak emandako datuak):

Algorta
Getxo Bizia herri plataformako bulegoa.
- Egunero (18:00-20:00)
- Abenduak 16 (10:00-14:00) 13:00etan, denok EHNA eskuan, talde argazkia egingo dute.

Berango
Ariku kultur elkartearen egoitza (Santa Ana auzoa).
- Hileko bigarren eta azken larunbata (11:00-14:00)
- Abenduak 16 eta 17 (11:00-14:00)

Erandio
Goikoa, Arriaga eta Lutxana.
abenduak 17

Gorliz
Iberre.
Abenduak 16 (12:00-14:00)

Leioa
Adiinekoen etxea (Aketxe plaza)
- Abenduak 17 (11:30-14:30)
- Abenduak 29 (17:30-20:30)

Lemoiz
Armintzako kultur etxea.
Abenduak 16 (12:00-14:00)

Plentzia
Udaletxeko arkupeak.
Abenduak 16 (12:00-14:00)

Sopela
Sopela Aurrerako udal bulegoa.
Abenduak 16 (10:30-14:00)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun