Hamar bat gaztek parte hartu dute gaur eguerdiko ordu batetan Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatutako kontzentrazioan. BBVA eta BSCH banku-etxeen parean egindako mobilizazioan, gazteek Sopelan burutzen ari den espekulazioa salatu dute. SUGAk lortutako datuen arabera,egun 604 etxebizitza huts daude Sopelan (604 etxebizitza hauek ez dute argindarra eta uraren kontraturik). Kopuru hau, Sopelako etxebizitza kopuruaren %10a da. Gainera, etxebizitza horiei uda aldean soilik okupatzen diren etxebizitzak gehitu behar zaizkie.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!