Atzo, 11:15 aldera, Plentzian aurkitu zuten ostiralean desagertutako M.L.A.R. 74 urteko Urdulizko emakumearen hilotza, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Larrialdiei Aurregiteko Saileko Teknikari batek koordinatutako bilaketa-taldeak goizeko lehen orduetan hasi zen lanean, eta lehen aipatu udalerriko padura batean aurkitu zuten gorpua. Ostiralean salatu zuten desagerpena senideek. Emakumea asteazken arratsaldean atera zen etxetik, eta, ordutik aurrera, ez zuten bere berririk izan. Bestalde, salaketa egin zen egun berean, pertsona batek Plentziako Abanico urbanizazioan aurkitu zuen emakumezkoen zorro bat eraman zuen Ertzaintzara. Horrek bi gertakariak lotzeko eta bilaketa-eremua mugatzeko balio izan zuen. Argazkian, DYAko hainbat anbulantzia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!