Ostiral honetako udalbatzarrean eman daitekeen Algortako Portu Zaharreko birkalifikazioarekin, "espazio publiko eta herritarra dena, pribatu eta arrotza" bihurtu nahi dutela salatu dute Getxo Bizia herri plataformak eta Txorimalo gaztetxeak. "Herriaren ondare eta aberastasuna den lekua, aberats baten zorroa potolotzeko izatea gura dute", bi eragileen iritziz. Horregatik guztiagatik, hilaren 2an, Itsas Ganen burututako hausnarketa kolektiboko gainontzeko partehartzaileei, eta oro har getxoztar guztiei dei egin diete "gai honen aurrean adi" egon daitezen, "batzuentzat hain goxoa den eremu horren erabilera publikoa bermatu eta herritarren borondatea errespetatua izan dadin". Argazkian, Itsas Ganen burututako hausnarketa kolektiboko irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!