Abenduaren 11tik gose greba mugagabean dago Gorka Martinez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 18a, 17:35

Puerto II estetxean ere dagoen Sebas Lasa euskal preso politikoarekin batera, abenduaren 11an ekin zion gose greba mugagabeari Gorka Martinez urduliztarrak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera. "Gose greba mugagabearen bidezko borroka hau, Iñaki De Juana preso politikoaren berehalako askatasuna eta kondena betea duten preso politikoak aska ditzaten exijitzeko ari dira burutzen", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun