Presoen aldeko liburu azokak arrakasta izan du Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abe. 18a, 17:45

Atzo, abenduak 17, euskal preso politikoen aldeko liburu erabilien azoka egin zen Leioan, bertako nekazaritza eta abelzaintza feria zela-eta. Goizean jarritako saltokian liburu ugari saldu zen, euriaren ondorioz ohi baino jende gutxiago ibili bazen ere, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Liburuak euro bat eta bitan saldu ziren. Liburu erabilien azoka hau Uribe Kostako ekimena izanik, hurrengoan Sopelan jarriko dute eta gero eskualdeko herrietatik ere ibiliko da. Horren helburua, "presoentzako dirua lortzeaz gain, irakurketa eta trukearen kultura sustatzea ere bada", errepresioaren aurkako erakundeak azaldutakoaren arabera. Gauzak horrela, etxean soberan dauzkaten liburuak eta aldizkariak ohiko lekuetara eramateko dei egin dituzte herritarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun