
Egunkaria auziko auzipetuak pozik agertu ziren ostiralean, abenduak 15, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean eskainitako prentsaurrekoan, Fiskaltzak deliturik ez zegoela aitortu duelako. Fiskaltzak arrazoia eman dien arren, epaiketa egin daitekeela ohartarazi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek dutelako azken hitza. Gainera, egindako kalteek konponbiderik ez dutela eta atxiloketa, tortura eta kartzela jasan ostean, gaur bertan "neurri kautelarrekin" jarraitzen dutela adierazi zuten. Halaber, beste auzi batzuetan ere Fiskaltzak erabaki bera hartu beharko lukeela uste dute "Egunkaria"-ko auzipetuek. Iritzi horrekin bat egin du
18/98+ lan taldeak. Besteak beste, auziperatuen artean dago Xabier Oleaga erandioztarra. Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean "Euskaldunon Egunkaria"-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, desobedientzia zibila leporatzen zieten EHUko 38 ikasle eta irakasleari eskerrak emanez, kazetako langile ohiek Getxoko epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzea.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun